Berriak Ver más noticias

• Udalak lau kamioi berri gehitu ditu hiri-ingurumeneko zerbitzuetara

Udalak lau kamioi berri gehitu ditu bere ibilgailu-parkera, eta hiriko herri-zerbitzuetarako erabiliko dira. Zehazki, horietako bik hondakinak biltzeko zerbitzuan jardungo dute, eta beste bik lorezaintza lanetan. Gas natural konprimituko (GNC) ibilgailuak dira, ingurumenaren aldetik beste erregai mota batzuek (gasolina edo gasolioa, esaterako) propultsatutakoak baino iraunkorragoak.

 

Hondakinak biltzeko zerbitzuari dagokionez, Udala aurtengo bigarren seihilekotik aurrera iritsiko den kontratu berria prestatzen hasi da, kamioi berrietako bi gehituta. Lehenengoak, alboko kargako hondakinak biltzeko prestatua da, 17m3-ko edukiera du, eta hainbat zatikitako edukiontzietako hondakinak batuko ditu. Bigarren kamioiak, bi konpartimentu ditu, 16m3-ko edukiera du eta bi lan-eremutara zabalduko du saltokietan hondakinak biltzeko zerbitzua, orain arte udalerri osorako kamioi bakarra baitzegoen.

 

Bi ibilgailuen inbertsioa 650.000 eurora iritsi da, 336.000 euro alboko bilketarako kamioiaren kasuan eta 326.000 euro bi konpartimentu dituen kamioiaren kasuan. Azken horrek 50.000 euroko dirulaguntza jaso du Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, hondakinen kudeaketa eraginkorrarekin lotutako laguntza-programaren barruan. Dirulaguntza hori, bide publikoan jarritako gaikako bilketarako edukiontzientzat dagoeneko jasotako 40.000 euroko beste laguntza bati gehitu behar zaio.

Eduki hau baloratu

Iruzkinak . Zure iruzkina egin

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat egiteko erabiltzeko baldintzak onartzea beharrezkoa da.  Kutxatila markatu baldintzak onartzeko eta loturan baldintzak irakurtzeko