Berriak Ver más noticias

Udalak etxeko konpostajea sustatzeko abian jarritako proba pilotua harrera onarekin hasi da

Udalerrian etxeko konpostajea sustatzeko Udalak abian jarritako proba pilotua harrera ona izaten ari da programaren helburu diren familia bakarreko etxebizitzen aldetik. Egitasmoaren helburua bikoitza da: batetik, gure etxeetan sortzen ditugun hondakinak murriztea eta, bestetik, ingurumen-inpaktua murrizten laguntzea.

Ingurumen Zerbitzuak gutun bat bidali zien joan den udazkenean Getxoko familia bakarreko 1.500 etxebizitzari. Etxebizitza horiek baratzea edo lorategia dute, eta mozketa-, inausketa- eta ereite-hondakinekin konpostatzeko aukera dute. Ingurumen Zerbitzuak ekimen horretan parte hartzera gonbidatu zituen, eta oso harrera ona izan du.

Kanpaina honen bidez, izena eman duten familiei bi prestakuntza-tailer eskaini zaizkie, etxean sortzen dituzten hondakin organikoak konposta egiteko aprobetxatzen hasteko (ikastaroak abenduan egin ziren). Konposta nola erabili eta geruzak, lehorra (hostoak, inausketa…) eta hezea (edukiontzi marroira botatzen diren hondakin organikoak), nola egin eta konbinatu azaldu zaie, 6-8 hilabetetan beren baratzean, lorategian edo lurrean berrerabili ahal izateko. Horretarako, inskribatutako etxebizitza bakoitzari konpostagailu bat eman zaio doan, urtebetez erabiltzeko konpromisoaren truke. Bitarte horretan, Udalak konpostagailuaren erabileraren jarraipena egingo du, telefono deien eta bisiten bidez, eta erabiltzen ez duten etxebizitzek itzuli egin beharko dute.

Prestakuntza-prozesuak arlo horretan aditua den pertsona baten laguntza teknikoa izan du une oro, hasierako saio praktiko baten eta ondoren telefono bidezko arreta-zerbitzu baten bidez.

Ekimenaren arrakastaren ondorioz, zenbait etxe ikastaroetatik kanpo geratu ziren, eta, beraz, ziurrenik, otsailaren bigarren hamabostaldian Udalak hirugarren ikastaro bat eskainiko du.

Eduki hau baloratu

Iruzkinak . Zure iruzkina egin

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat egiteko erabiltzeko baldintzak onartzea beharrezkoa da.  Kutxatila markatu baldintzak onartzeko eta loturan baldintzak irakurtzeko