Doako plastiko poltsentzat atzerako kontaketa

Arrantza  eta Nekazaritza Ministerioak plastiko poltsak murrizteko Dekretuaren proiektua proposatu du, Europako araudira egokitzeko asmoarekin.

Dekretu proiektuaren helburu nagusia Espainian plastiko poltsen kontsumoa murriztea da, gaur egun 8.476 miloi poltsa urtean kontsumitzen direlarik, egunean batazbeste 180 poltsa biztanle bakoitzeko.

Horretarako Dekretuak saltokiei eta poltsa  ekoizleei zuzendutako arauak ezarriko ditu:

 

Saltokiei dagokionez 2018ko martxoaren 1etik aurrera,

  • doako poltsen banaketa debekatu egingo da, 15 mikra baino gutxiagoko poltsentzat izan ezik, garbitasun arrazoiengatik beharrezkoak badira edo soltean saldutako elikagaiekin erabiltzen badira, bere erabilerak elikagaiak hobeto aprobetxatzen laguntzen duenean.
  • dendariek poltsa bakoitzarengatik diru kantitate bat kobratuko dute. Prezioak zehazki adieraziko dira publikoak erraz ikusi ditzakeen tokian.

 

2020ko urtarrilaren 1ean hasita,

  • dendetan plastiko poltsa arinen eta oso arinen banaketa debekatu egingo da, konpostagarriak direnak izan ezik.
  • plastiko poltsa fragmentagarrien banaketa debekatu egingo da. Poltsa hauek katalizatzaileak dituzte eta denbora pasatzean poltsa plastikozko zati txikietan puskatzen egiten da..
  • 50 mikra edo gehiagoko lodiera duten poltsak gutxienez %30ean birziklatutako plastikoz egingo dira.

 

Poltsen ekoizleei dagokionez,

  • poltsak markatu beharko dituzte Europako hondakinen araudiak ezartzen duen bezala. Ondorioz Europako herrialdeetan konpostagarriak diren poltsak identifikatu ahal izango dira.
  • poltsa konpostagarri eta ez konpostagarrietan argi adieraziko da hondakin bilakatzean ze edukiontzira bota behar diren.
  • produktu Ekoizleen Erregistroa sortuko da, Ministerioari lotuta, eta bertan poltsa egileek izena eman beharko dute.
  • urtero, ekoizleek merkaturatutako poltsa kopuruaren berri emango diote Ministerioari.
Eduki hau baloratu

Iruzkinak . Zure iruzkina egin

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat egiteko erabiltzeko baldintzak onartzea beharrezkoa da.  Kutxatila markatu baldintzak onartzeko eta loturan baldintzak irakurtzeko