Berriak Ver más noticias

BM supermerkatuekin akordioa, sortzen dituzten hondakinen % 100 gaika bereizteko, materia organikoa gehituz

Udala BM supermerkatuekin akordio batera iritsi da sortzen dituzten hondakinen % 100 gaika bereizteko, materia organikoa gehituz. Ekoizle edo hondakin sortzaile handitzat jotzen diren kolektiboetako batekin adostutako lehen jarduera da, udalerrian 15 zentro dituena.

Akordio horren bidez, udalak supermerkatuen beharrizanetara egokitzen ditu gaikako bilketako zerbitzuak, beharrezko azpiegitura eskainiz, eta hiri-hondakinen ekoizle handiek konpromisoa hartzen dute, ateetatik barrura, bereizketa hori sakona izan dadin, hondakin horiek berriro ere baliabide bihur daitezen. Akordioa abian jartzeko ahalegina egin da Gabon aurreko egun hauetan, salmenta handiagoengatik sorburuan berreskuratu beharreko hondakin gehiago egon daitekeela aprobetxatuz.

Sorburuan gaikako bilketa egiteko konpromiso horrek, berreskuratu, berrerabili eta/edo birziklatzeko prestatuz, fruta-dendatik eta arrandegitik datozen hondakinei zein kartoiari, plastiko filmari eta poliespanezko kutxei eragiten die. Bereizketa horren arrazoia da frakzio bakoitzak bere helmuga duela: arrain-hondarrak irin proteikoak egiteko erabiltzen dira, fruta eta barazkiak konposta egiteko erabiltzen dira, eta plastikoak eta kartoia material horien produktu berriak sortzeko birziklatzen dira.

Hondakinen ekoizle handiez gain, Udalak hainbat lan-ildo ditu irekita ostalaritzarekin eta sukaldaritzarekin, baita atezainen bidezko bilketa duten Jabeen Komunitate handiekin ere, arrandegi, fruta-denda edo saltokien ‘atez ateko’ zuzeneko bilketarekin bat egiten dutenak.

Eduki hau baloratu

Iruzkinak . Zure iruzkina egin

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat egiteko erabiltzeko baldintzak onartzea beharrezkoa da.  Kutxatila markatu baldintzak onartzeko eta loturan baldintzak irakurtzeko