Berriak Ver más noticias

“Garbigertu Getxo” hurbiltasuneko lehen puntua instalatu da, etxeko hondakin toxiko eta arriskutsuak uzteko

Etxeko hondakin toxiko eta arriskutsuak uzteko “Garbigertu Getxo” bederatzi garbiguneetako lehena jarri du Udalak Algortako Telletxe kalean (Villamonteko igogailuaren eta aparkalekuaren ondoan). Puntu finko horiek apurka-apurka Garbigune Mugikorra ordezkatuko dute, eta hura instalatzen zen leku berberetan egongo dira martxan (apirilaren 1a baino lehen); beste bat gehiago jarriko da Andra Mariko Malakate parkean.

Hurbiltasuneko puntu finko berriak eguneko 24 orduetan eta asteko egun guztietan egongo dira eskuragarri. Gainera, Garbigune Mugikorreko ordutegi berberetan, aurrez aurreko asistentzia pertsonalizatua mantenduko dute, erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzei erantzuteko. Horrela, Telletxen jarritako lehen guneak larunbatetan ematen du arreta, 10:00etatik 14:00etara, eta gainerakoek, instalatu ahala, egun eta ordutegi hauetan: Gobelaurre parkea, asteazkenetan, 18:00etatik 21:00etara; Salsidu-Ollarretxe, ostegunetan, 10:00etatik 14:00etara; Gernika parkea, ostegunetan, 18:00etatik 21:00etara; Andra Mari kiroldegia, ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara; Areetako Geltokia plaza, ostiraletan, 18:00etatik 21:00etara; Bidezabaleko anbulatorioa, larunbatetan, 18:00etatik 21:00etara; eta Iturgitxi-Basarraten, igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.

Bota daitezkeen artikuluak

Hurbileko Garbiguneetan jasotzen diren artikuluak oso produktu toxiko eta kutsatzaile gisa katalogatuta daude, eta osasunerako eta/edo ingurumenerako arrisku-iturri dira. Bota daitezkeen hondakinak, hala nola olioak, pinturak, lakak eta bernizak, izotz-kontrakoak, disolbatzaileak, hidrokarburo-hondarrak, plastikoak, iraungitako sendagaiak, hodi fluoreszenteak, bonbillak eta lanparak, pilak eta bateriak, gailu elektronikoak, toner/tintako kartutxoak eta Cdak dira, besteak beste; baita birziklatu daitezkeen tamaina ertaineko beste hondakin batzuk ere (etxetresna elektriko txikiak eta altzari osagarriak, txatarra elektronikoa eta abar) eta ehungintzako produktuak.

Eduki hau baloratu

Iruzkinak . Zure iruzkina egin

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat egiteko erabiltzeko baldintzak onartzea beharrezkoa da.  Kutxatila markatu baldintzak onartzeko eta loturan baldintzak irakurtzeko