Gertakariaren xehetasunak

Maila:
IRADOKIZUNA
Egoera:
Konponduta

#4029 2019/04/22

Ander(e)k iruzkindu du:

Eguerdi on, materia organikoaren bilketa programa martxan jarri zenetik etxean horren bereizketarekin hasi ginen. Hasieran jasotako poltsa konpostagarriak aspaldi agortu zitzaizkigun eta ordutik hone behin baino gehiagotan erosi behar izan ditugu ezinbestekoak eta bereziak diren poltsa hauek. Jakin badakigu beste hainbat udalerrietan proiektua martxan hasi zenetik udalak berak debalde eskaintzen dituela beharbesteko poltsak jasotzeko aukera. Zergaitik Getxoko udalak ez ditu poltsa hauek dohainik eskaintzen? Birziklapen mota hau sustatzeko erraztasun gehiago eskaini beharko direla uste dut. Zeintzuk dira gaur egun Getxon materia organikoa birziklatzen dugun familien estatistikak? Zuen erantzunaren zain geratzen naiz, Ander.

Erantzunak eta iruzkinak . Zure iruzkina egin

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat egiteko erabiltzeko baldintzak onartzea beharrezkoa da.  Kutxatila markatu baldintzak onartzeko eta loturan baldintzak irakurtzeko


Eduki hau baloratu
Gertakaria gehitu