Kale-garbiketako eta Hiri Hondakin Solidoak biltzeko zerbitzuek sekulako eragina dute herritarren bizi-kalitatean eta herritarrak bizi diren ingurunearen baldintzetan. GETXO SERVICIOS URBANOS Aldi Baterako Enpresa Elkarteak baieztapen horretan sinisten du eta zerbitzu horiek eskaintzeaz gain, herritarren portaera berrietara nahiz ingurumen- eta iraunkortasun-joeretara egokitzeko beharrezkoak diren balioak gehitu ditu zerbitzu horietan.
Balioak honako hauek dira:
- Jakintza: Enpresek eta enpresa horiek osatzen dituzten eta hiri-zerbitzuen nahiz tratamendu-zerbitzuen eremuan 40 urtetik gora lanean daramaten pertsonek metatutako esperientzia.
- Konpromisoa: Enpresaren, Udalaren eta bizilagunen arteko proiektua garatzen zuzenean eta zeharka parte hartzen duten pertsonen taldearena.
- Lankidetza: Tartean sartutako kolektibo guztiekin. Ematen zaien balioa nabaritu behar dute. Kolektibo horiek integra daitezen lortu behar dugu, garapen berritzaileak sortzeko elkarrekin.
- Sormena: Berrikuntzara bideratuta egongo dira, ingurumenarekiko arduratsua den garapen efizientea eta profesionala ez ezik, funtzionamendurako erreferentzia gisa kalitateko estandar handiak dituen garapena ere gauzatuz.
- Eskumenak: Barne-motibazioko giro bat sortzea integrazioa, konpromisoa eta hobetze indibiduala nahiz kolektiboa sustatzeko.
- Konfiantza: Gauzak ondo egiteko ilusioa eta grina ematen duena. Alderdi guztiak elkartzeko elementu gisa, helburuak lortzeko ahaleginean aurrera egiteko argi eta garbi.
Balio horietatik abiatuta, GETXO SERVICIOS URBANOS Aldi Baterako Enpresa Elkarteak batik bat iraunkortasunaren hiru ikuspegitan oinarrituta dauden gizarte-premia berrietara eta herritarrek nahiz udalerriaren hainbat eremuk egindako eskaera berri edo desberdinetara egokitzeko irizpideak gehitu dizkio zerbitzu berriari.
Gauzak horrela, hainbat gai hatzen dira kontuan: makineria eraginkorragoak izatea, ordutegiak egokituago egotea eremu publikoak erabiltzeko eta baliatzeko denbora desberdinetatik eratorritako premietara, gaikako bilketako zerbitzu berriak (etxeko olioa, materia organikoa), hondakinei balioa ematea sustatzeko irizpideak, birziklapena areagotzea pertsonek eta enpresek gehiago birzikla dezaten bultzatuz, edukiontzien irisgarritasun unibertsala, edukiontzien estetika, zerbitzuen soinu-maila eta isurtze-maila murriztea eta abar.
Laburbilduz, honako hauek dira gure helburuak:
- Herritarrengan eta hirian duten eragina murriztea: soinu-emisioak eta emisio kutsatzaileak murriztea.
- Baliabideak optimizatzea.
- Udalerrian aldatzen ari diren premietara egokitzea zerbitzua.
- Kalitate handieneko premisak.
- Herritarrengana hurbiltzea herritarrek zer kezka dituzten jakiteko eta kezka horiei berehala eta modu erabakigarrian erantzuteko.
- Etengabeko hobekuntza.
Helburu horiek lortzeko honako hau proposatzen dugu:
- Flota iraunkorra: Gasa eta ibilgailu elektrikoak.
- Getxora egokitutako kanpainak.
- Gorabeheren kudeaketa integraleko sistema, bide berriak erabiliz.
- Energia aurrezteko neurriak.
- Herritarren partaidetza areagotzea.
- Getxoko zerbitzu guztien diseinu justifikatua eta espezifikoa.
- 24 orduko zerbitzua.