Udalak etxeko hondakin toxiko eta arriskutsuak uzteko udalerrian aurreikusitako bederatzi puntu hurbilak edo Garbigertu Getxo jarri ditu. Puntu finko horiek eguneko 24 ordutan eta asteko egun guztietan erabilgarri egongo dira ahalik eta gehien erraztu nahi izateko natura- eta hiri-ingurunean hondakinak kontrolik gabe ez isurtze aldera, zaborrak biltzeko ohiko zerbitzuen bidez ezabatu ezin daitezkeenak.
Hurbiltasun-puntu horiek garbi gune mugikorrak edo furgonetak eskaintzen zuen zerbitzua ordezten dute, eta astean ordubetez teknikariak izango dira herritarrei hondakinak leku egokietan uztearen inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzen laguntzeko. Garbigertu edo hurbiltasun-puntu horietan aurrez aurreko langileen ordutegia honako hau izango da: Lunes, de 17:30 a 18:30 h, en el parque Gobelaurre.
• Astelehenetan, 17:30etik 18:30era, Gobelaurre parkean.
• Astelehenetan, 17:30etik 18:30era, Malakate parkean.
• Astearteetan, 13:00etatik 14:00etara, Gernika parkean.
• Astearteetan, 13:00etatik 14:00etara Salsidun.
• Asteazkenetan, 13:00etatik 14:00etara, Andra Mari kiroldegian.
• Asteazkenetan, 13:00etatik 14:00etara Iturgitxi/Basarraten.
• Ostegunetan, 13:00etatik 14:00etara, Bidezabal anbulatorioan.
• Ostegunetan, 13:00etatik 14:00etara, Algortako Geltokia plazan.
• Ostiraletan, 13:00etatik 14:00etara, Areetako Geltokia plazan.
Hurbileko Garbi guneetan jasotzen diren artikuluak oso produktu toxiko eta kutsatzaile gisa katalogatuta daude, eta osasunerako eta/edo ingurumenerako arrisku-iturri dira. Bota daitezkeenak hurrengoak dira: olioak, pinturak, lakak eta bernizak, izotz-kontrakoak, disolbatzaileak, hidrokarburo-hondarrak, plastikoak, iraungitako sendagaiak, hodi fluoreszenteak, bonbillak eta lanparak, pilak eta bateriak, gailu elektronikoak, toner/tintako kartutxoak eta Cdak dira, besteak beste; baita birziklatu daitezkeen tamaina ertaineko beste hondakin batzuk ere (etxetresna elektriko txikiak eta altzari osagarriak, txatarra elektronikoa eta abar) eta ehungintzako produktuak.
Iruzkinak . Zure iruzkina egin
Ez dago iruzkinik