Berriak Ver más noticias

Hondakinen balantzea 2015

Birziklatzeko hondakinen gaikako bilketa %2 handitu zen 2015ean

Iaz 29.233 tona hondakin sortu ziren Getxon, 366 kilo biztanleko

Getxo udalerrian 2015ean birziklatzeko batu ziren hondakinen kopurua %2 inguru handitu zen, Ingurumen Arloak agindutako urteko balantzean jasotako zenbakiek agertzen dutenez. Getxon iaz sortutako hondakinen kopurua, guztira, 29.233 tonakoa izan zen (kopuru horretan ez dira sartzen hondartzetan batutako hondakinak). Hau da, 2015ean Getxoko auzotar bakoitzak 366 kilo hondakin sortu zituen, krisi ekonomikoa nabaria zen aurreko urteetakoa baino kopuru zertxobait handiagoa.

Bildutako 29.233 tona horietatik %76,90, hau da, 22.487 tona inguru, jatorrian birziklatzen ez diren eta Foru Aldundiaren eskuetan modu egokian tratatzeko uzten diren hondakinak dira,. Gainontzeko %23,10, hau da, 6.745 tona pasatxo, birziklatzeko hondakinak izan ziren (papera, beira, ontziak, pilak, hondakin handiak,...).

Datu guzti hauek adierazten dutenez, %2 inguru handitu zen birziklatzeko hondakinen gaikako bilketa 2015ean, neurri batean Udalak birziklapenean beste hiru elementu gehiago sartu  zituelako: inausketa hondarrak, etxean erabilitako olioa eta arraina; sortutako hondakin guztien %1,5 suposatu zuten hiru horiek (442.600 kginausketa hondar -herri lorategietan ongarri gisa berrerabiliko dutenak-;10.169 kgolio bi hilabeteetan, biodiesel gisa erabiltzeko; eta10.820 kgarrain lau hilabetean, industrian erabiltzeko irina egiteko). 

Jose Luis Landa Ingurumen zinegotziaren iritzian, “2015ean bildutako hondakinen kopurua handiagotu egin zen aurreko urteekin alderatuta, modu arinean handitu bazen ere. Aldi berean, baina, ezabatzekoak diren hondakin gutxiago bidaltzea lortu dugu, birziklagarriak diren hondakinen kopurua %2 handitu baita. Zerikusia ere badu horretan iaz beste hiru elementu berri sartu ditugula birziklatzearen atalean: inausketa hondarrak, etxeko olioa eta arraindegi eta supermerkatuetan atez ate batzen diren arrain hondakinak”. 

Landak azaldu duenez, “datu horiek gure konpromisoa berresten dute, hots, gaikako bilketa eta birziklatzearen alorrean lanean jarraitzeko eta datozen urteetan hondakin birziklagarrien bilketan %50era iristeko konpromisoa”. Zinegotzi getxotarrak berriro eskertu nahi izan ditu hiritarrak “Udalaren izenean, beren konpromiso eta ahaleginagatik. Halaber, oraindik birziklatzearen ohitura bereganatu ez duten auzotarrei lagundu eta ohitura hartzeko eskatzen diegu, ingurumenari on handia egiten baitio, hondakin solidoen gestio egoki batekin batera”.

Birziklatutako materialak

Birziklatzeko gai nagusiei dagokienez, hau da, papera-kartoia, beira eta ontziak, lehenengoak %5,46 egin zuen behera, eta azken biak, aldiz, %8,62 eta %0,22 handitu ziren, hurrenez hurren, aurreko urtearekin alderatuta.

Aurreko urtearen aldean, birziklatzeko diren hondakinen artean gora egin zutenak dira txatarra, asko handitu baitzen, %555 (167.540 kg); hondakin elektriko eta elektronikoak (Hee), %74ko igoerarekin (50.100 kgbilduak); pilak, %23tik gora (7.420 kg); hondakin handiak, %10 (442.081 kg); eta arropa %3,5 (306.127 kg). Obra-hondakinen bilketa, azkenik, %16 inguru gutxitu zen (380.260 kg). 

Egun udalerrian birziklapenerako gaikako hondakin-bilketarako dauden edukiontzi ezberdinen kopuruari dagokionez, ontziena (edukiontzi horia) 244koa da; papera biltzeko (edukiontzi urdina) 214 dira; beirarenak (edukiontzi berdea) 198koa da; pilak batzeko 107 dira saltoki eta ikastetxeetan banatutakoak eta beste 19 gehiago kaleetan daudenak; azkenik, 23 dira arropa, jostailu eta elektrotresna txikiak batzekoak, elizetan, ikastetxeetan, osasun zentroetan,... banatuta daudela. Horiei gehitu behar zaizkie iazko amaieratik etxean erabilitako olioaren 54 edukiontziak.

Eduki hau baloratu

Iruzkinak . Zure iruzkina egin

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat egiteko erabiltzeko baldintzak onartzea beharrezkoa da.  Kutxatila markatu baldintzak onartzeko eta loturan baldintzak irakurtzeko