Getxoko Udala, Ecoembes eta Ecovidrioren laguntzarekin, aurten ere kalera aterako da hondakinak gaika biltzeak eta birziklatzeak duten garrantziaz herritarrak jabetzeko. Informazio eta sentsibilizazio kanpaina berria, hortaz, Getxoko jende orori zuzenduta dago eta urriaren 15etik 24ra egingo dute “Hondakin bakoitza dagokion edukiontzira! Getxo birziklapenaren alde” goiburupean.
Getxoko Udaleko Ingurumen zinegotziak, José Luis Landak, adierazi duenez, “helburuak dira hiritarren artean birziklatzean parte hartzearen beharrari buruzko mezua zabaltzea, baita hondakinen gaikako bilketa zuzen egiteko hiritar guztiak inplikatzeko beharrari buruzkoa ere, horrela, birziklatzeari segida emateko”. Halaber, birziklatzeak alor desberdinetan, partikularrean, sozialean, ekonomikoan eta ingurumenean dakartzan abantailen inguruko informazioa ere eskaini nahi zaie hiritarrei.
Edukiontzi desberdinetan bildu daitezkeen hondakinen tipologia guztia zehazteaz gainera.
Kanpainaren euskarriak dira diptiko bat –postontzietan utziko da-, irudien bitartez erreferentziazko edukiontzietan (urdinean, berdean eta horian) utzi beharreko hondakinei buruzko informazioa emateko eta Getxoko metro geltokietan ipiniko diren publizitate-kartelak.
Kanpaina, halaber, informazio-, erakusketa- eta partaidetza-gune batean ere oinarritzen da. Informazio-gunean bi karpa ipiniko dituzte.
Ecovidriok kokatuko duen karpan informazio-olanak ipini eta parte hartzeko tailerrak antolatuko dituzte, alezko apaingarriak eta txapak zein imanak egiteko. Ecoembesen karpan, informazio-olanez gainera, edukiontzi horian utzi beharreko hondakinei buruzko erakusketa izango da.
Bestalde, jolas parte-hartzaile bat proposatuko zaie karpara azaldutakoei, berariazko hiru zirkulurekin, edukiontzi hori, berde eta urdinetan utzi beharreko hondakinak gaika biltzeko. Parte-hartzaileek bertako produktuez osatutako otzara baten zozketan parte hartu ahal izango dute.
Informazio-guneko saioak, jolasa eta tailerrak barne, honeko egutegi hau izango dute:
- 15ean, osteguna, 16:30etik 20:30era Romoko Santa Eugenia plazan.
- 16an, ostirala, 10:30etik 14:30era Algortako Bidezabal plazan.
- 17an, larunbata, 10:30etik 14:30era Algortako Geltokia plazan.
- 22an, osteguna, 10:30etik 14:30era Areetako Eskoletako plazan.
- 23an, ostirala, 17:00etatik 21:00etara Areetako Geltokia plazan.
- 24an, larunbata, 10:30etik 14:30era Algortako San Nikolas plazan.
2014an 6.100 tonatik gora hondakin birziklagarri (paper, beira, ontzi, pila, tamaina handiko hondakinak...) batu ziren, sortutako hondakin guztien %21,55.
2016/12/19 BELEN RUIZ ELGUEZABAL(e)k dio: Las radiografías no las recogen en los Ambulatorios. ¿Donde las debemos depositar?
2016/09/09 RADIOGRAFIAS(e)k dio: Creo que las radriografias posteriores al 2010 se pueden echar en el contenedor amarillo, pero ¿las que son anteriores al 2010? ¿donde las debo depositar?