Berriak Ver más noticias

Getxo poltsa konpostagarriekin eta ongarritzeko ontzi txikiekin konpentsatzen hasi da organikoa bereizten duena eta edukiontzi marroia erabiltzen duena

Getxoko Udalak materia organikoa (edukiontzi marroira botatzen diren hondakinak)  birziklatzeko doako poltsa konpostagarriak banatzeko lau makina automatiko jarri ditu abian gaur Algortako Urgull kaleko udal bulegoetan, Romo Kultur Etxean eta Fadura eta Gobela kiroldegietako sarreran. Makinek, doan, konposta edo ongarri organikoa duten ontzi txikiak ere ematen dituzte lore eta landareentzat. Lauhileko bakoitzean 37 poltsako pakete bat eta konposta zaku bat hartzen ahalko dira (artikuluen bila dataz kanpo joanez gero, makinak berak adieraziko du zein egunetan hartu ahal izango diren. 

Poltsak eta zakua lortzeko, makinen irakurgailu magnetikora hurbildu besterik ez da egin behar edukiontzia irekitzeko bilketa organikoko zerbitzuan alta emandako pertsona bakoitzak erabiltzen duen txartel bera. Algortako Urgull kaleko udal bulegoen, Romo Kultur Etxearen eta Fadura eta Gobelako kiroldegien ordutegian poltsa eta zakuak erretiratzeko. Lehenengo kasuan, Urgullen, makina eraikinaren sarreran dago; bigarrenean, RKEn, lehen solairuan, eta azken bietan, Fadura eta Gobelan, hallean.

Alta bilketa organikoaren zerbitzuan

Makinak erabili ahalko dituzte bilketa organikoko zerbitzuan alta emanda dauden lagunek, edukiontzi marroiko tapa irekitzeko txartel elektronikoarekin bakarrik kendu baitaitezke poltsak.

37 poltsa konpostagarriko biribilkiak izango dira (ezin dira plastikozko poltsak erabili), eta dendetan eta saltoki handietan ere salgai egongo dira.

Interesa duten pertsonek alta eman dezakete zerbitzuan, eta txartela, etxean jasotzeko aireztatutako edo zulatutako ontzia eta zein hondakin birzikla daitezkeen adierazten duen imana eska ditzakete, 94 464 43 80 telefono-zenbakian, on line www.getxo.info-citi.es  helbidean, eta aurrez aurre Algortako (Torrene kalea 3) eta Areeta-Romoko Herritarrentzako Arreta Bulegoeta (Mesedeetako kalea 13, Areeta). Zerbitzuari buruzko informazio gehiago lortzeko edo zalantzak argitzeko, deitu 94 464 43 80 telefonora edo idatzi getxo@burlata-R2022.com helbide elektronikora.

Eduki hau baloratu

Iruzkinak . Zure iruzkina egin

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat egiteko erabiltzeko baldintzak onartzea beharrezkoa da.  Kutxatila markatu baldintzak onartzeko eta loturan baldintzak irakurtzeko