Udala hasi da herriko edukiontziak berritzen. Guztira, 1.789 edukiontzi berri dira ipiniko direnak: urdinak (papera/kartoia), horiak (ontziak), marroiak (organikoa) eta errefusa botatzeko edukiontziak; helburu horretarako egokituko diren 422 irla edo tokitan banatuta egongo dira. Irla batzuetan edukiontzi berdea (beira) eta laranja (landare-olioa) ere egongo dira. Edukiontzi marroia otsailaren amaiera aldera ezarriko da eta aurreikusita dago guztiak 2017ko lehen lauhilekoaren amaierarako ipinita egotea. Eta, horretarako, datorren astelehenetik, hilaren 19tik aurrera, hura irekitzeko txartela eskatu ahalko da. Paper, ontzi eta errefusaren edukiontziak aste honetan bertan hasi dira ipintzen eta aurreikusita dago datorren urtarrilaren amaierarako guztiak ipinita egotea.
Ekimena, Udalak dagoeneko hartu dituen neurrien ondorio da: hiri hondakin solidoen birziklatzea eta gaikako bilketa sustatzeko eta handitzeko, eta Getxo modu jasangarri eta malguan garbi izateko neurrien ondorio, hain zuzen ere. Hori guztia, erronka nagusia ahaztu gabe: %50eko mailara iristea 2022an, hondakinen gaikako bilketan, Europar Batasuneko araudia aintzat hartuta. Edukiontzi berriek itxura atseginagoa dute eta haien diseinuak hondakin bakoitza modu errazagoan eta sinpleagoan botatzea errazten du. Imanol Landa Getxoko alkatea.
Aldaketa egin aurretik, edukiontzien kokapena egokia zen eta balizko kokapen berriak beharrezkoak al ziren aztertu da zehaztasunez. Antolamendu berriarekin, edukiontzien guneak homogeneizatuko dira, hemendik aurrera guztietan, gutxienez, 4 edukiontzi egongo baitira: organikoarena, paperarena, ontziena eta errefusarena. Beste irla batzuetan, 5 izango dira (beirarena barne), edo 6 (olioarena sartuta). Horren ondorioz, zenbait gunetan trafikoa berrantolatu behar izan da, esate batera, Lañomendi eta San Nikolas aldeetan, Algortan. Bestalde, Zugatzarten eta Negurin, egun dauden edukiontzi berberak utziko dira, alde horietan etxez etxeko bilketa zerbitzua ezarri nahi baita; hori dela eta, aurrera segitzen dute bilerak finken administratzaile eta auzotar-komunitateekin, horien kezkak eta proposamenak ezagutzeko.
Lurperatutako edukiontziei dagokienez, Romo auzoko Kresaltzu eta Ibaiondo kaleen artean haiek ipintzek olanak egiten ari dira gaur egun (Gabonetan lanak geldituko dira oinezkoentzako eremu guztia erabili ahal izateko); lurperatutako edukiontzi horiek Algortako Juan Bautista Zabala eta Bidezabal kaleetan daudenei gehituko zaizkie.
Azkenik, gogoratu edukiontzien bilketarekin batera honako bilketa zerbitzu hauek ere eskaintzen direla: inausketa eta tamaina handiko hondakinak; etxeetan eta ostalaritzan erabilitako olioa; eta arrandegi, supermerkatu eta fruta-denda atarietako bilketa.
“Horrekin guztiarekin, gure eguneroko bizitzan sortzen ditugun hondakinak sailkatzeko lana errazten da, baita Getxoko etxeek hondakinen hautaketa eta bereizketa efizienteagoa egitea ere. Eta horretarako, berriro diogu, guztion laguntza ezinbestekoa da”, azaldu du Landak.
Informazio-liburuxkak botako dira gutunontzietan
Edukiontziak berritzearekin batera, informazio-kanpaina bat egingo da, haiek era egokian erabil daitezen; izan ere, liburuxka bat botako da gutunontzietan, edukiontzi bakoitzean zer material utzi daitekeen gogoratuz. Bideo bat ere editatuk oda, modu integratuan proposatzen den zerbitzua laburtzen duena, eta udal webgunean ikus daitekeena: www.getxo.eus.
Edukiontzi marroia
Zerbitzua 2017ko lehen lauhilekoan ipiniko da martxan, txartel sistemaren bitartez. Txartelarekin edukiontzia ireki eta hondakinak bota ahalko dira. Imanol Landa.
“Gure auzotar eta ostalaritzako lokal guztiak animatzen ditugu zerbitzu berri honetan alta hartu eta erabili dezaten, helburua lortzeko, hots, gure udalerrian gaikako birziklatzearen %50era iristeko”, bukatu du esanez alkateak.
2017/01/14 alicia sainz(e)k dio: Junto con la implantación de los nuevos contenedores debería hacerse una "seria campaña" entre los ciudadanos sobre su utilización, horarios,etc. De nada servirá cambiar los mismos si la gente deja sus basuras fuera de los contenedores, cosa habitual en puntos de la calle Mayor, Amistad y Paulino Mendivil de las Arenas. Además, los camiones vacían solo los contenedores, por lo que las bolsas de basura pueden permanecer más de dos días en la calle, son abiertas por perros o por gente que busca entre los residuos quedando la calle lamentable. Dos aspectos necesarios: - una campaña de concienciación ciudadana sobre la limpieza - contenedores de fácil manejo. La gente mayor tiene serias dificultades para usarlos.
2016/12/24 Javier Rodríguez(e)k dio: El el Getxoberri nº1435, en la noticia sobre los contenedores, informan que para darse de alta en el servicio del contenedor marrón hay que entrar en esta web, pero no veo dónde hacerlo. Por favor, ¿pueden indicarme dónde y cómo hacerlo?
2016/12/22 Isabel(e)k dio: Para fomentar la recogida selectiva y llegar al reto del 50% se podría gamificar la recogida. Que de alguna manera cada vez que deposites algo te sume puntos y que haya un ranking de los vecinos que más reciclan e incluso premios simbólicos para los más recicladores. E insignias ej:,El getxotarra verde, etc. A por el 50%