Berriak Ver más noticias

Paellen ondorengo Aixerrotako landetako garbiketak briziklatzea lehenetsiko du berriro

Aurten, Paellen Lehiaketaren ondoren, Getxoko Udalak Aixerrotako zelaiak garbitzeko iaz erabilitako sistema erabiltzen jarraituko du, birziklatzea lehenesteko. Asmoa da papera, beira eta ontziak kentzen hastea etxolak bota aurretik.

Uztailaren 26tik, asteazkenetik, hilaren 28ra, ostiralera, hogei bat pertsona gehiago egongo dira zerbitzua indartzeko (guztira 35), eta uste da ostiraletik aurrera ohiko baliabideekin mantenduko dela garbiketa-zerbitzua.

Erabili beharreko baliabide materialak hurrengoak izango dira:  atzerako hondeamakina bat, bi kamioi handi garabiarekin egurra kentzeko, eta, guztira, 20 bat ibilgailu (alboko karga duten kamioiak, bi zatitan banatutako kamioi bat, upel-kamioiak, ekortzeko makinak…).

Aurten, Udalak edukiontzi espezifiko gehiago jarri ditu ekitaldirako (gaikako 11 bilketa-puntu esparru ofizialaren perimetroan, eta ontzi, beira eta gainerakotarako edukiontziak esparruaren barruan). Gainera, Ecovidriok, Udalarekin lankidetzan, langile boluntarioak izango ditu egun horretan,  jatorrian  separatzea kontzientziatzeko eta beira kentzeko, jaia ahalik eta ingurumen-inpaktu txikienarekin ospatzeko, eta ondorioz birziklatze-datuak hobetzea espero da.

Udalak, beste behin ere, ingurunea errespetatuz gozatzeko eskatu du, baita parte-hartzaile guztien laguntza ere, instalatutako edukiontzi horiek erabil ditzaten eta festan zehar eta hura amaitzean sortzen dituzten hondakin guztiak birziklatzeko uharte berrietan utz ditzaten.

Garbiketaren plangintza

Asteazkenean bertan, hilak 26, eremu ofiziala eta inguruko eremu guztiak garbituko dira. Hamabost bat langilek egingo dituzte lan, eta eremu ez-ofizialean ere hasiko dira, eremu ofizialetik gertuen dagoen zatitik pinudiarantz, eta beheko aldetik eremu ofizialerantz, hogei bat langilerekin.

Langileek kolore desberdinetako poltsak erabiliko dituzte frakzio bakoitzerako (ontziak, gainerakoa eta papera) eta beirarako kuboak, eta, pilatu ondoren, kamioian erretiratuko dituzte.

Ostegunean, hilaren 27an, eta hortik aurrera eremu ez-ofiziala garbitzen jarraituko da metodologia berarekin, baina ostiralean, hilak 28,  garbiketa egin den lekuetan etxolak eraisten hasiko dira eta materiala kentzen hasiko dira.

Eduki hau baloratu

Iruzkinak . Zure iruzkina egin

Ez dago iruzkinik

Iruzkin bat egiteko erabiltzeko baldintzak onartzea beharrezkoa da.  Kutxatila markatu baldintzak onartzeko eta loturan baldintzak irakurtzeko