Inpaktuak, CO2ko emisioak eta energia kontsumoak murriztuko dituzte
Ibilgailu elektriko eta gasdun berriek, potentzia handiagokoak eta isilagoak, bide garbiketako udal zerbitzua indartuko dute
Bide garbiketako udal zerbitzua, Cespa-ASASER ABEEk kudeatzen duena, indartu egin da, ibilgailu berriekin, elektriko eta gasdunak, potentzia handiagokoak eta isilagoak, zarata eta CO2ko emisio gutxiago eragingo dutenak, eta hiritarrei enbarazu gutxiago egingo dietenak. Ibilgailu berriak, 2,5 milioi euro inguruko inbertsioa ekarri dute, gaur bertan aurkeztu dituzte hedabideen aurrean, Areetako Puente-Zubia plazan egindako ekitaldian zehar. Urteko 365 egunetan, astelehenetik igandera, udalerri osoan eskaintzen den zerbitzua da bide garbiketarena, eta hori betetzeko 100 profesional baino gehiago izango dira.
Iazko azaroan esleitu bazuten ere, zerbitzu berria gaur aurkeztu da, erosi berriak diren ibilgailuez gainera, dagoeneko abian jarritakoak baino prestazio gehiagorekin eta logotipo berriarekin. Horren goiburua da “Getxo Berde maite zaitut”, Joseba Arregi Hirigintza, Herrilan eta Zerbitzuetako zinegotziaren hitzetan, “goiburuak berak barne hartzen duen izpiritua, alegia, denok gura dugun Getxo berdearen ideia” laburbiltzen duena. Zerbitzuak, adierazi duenez, “espazio publiko desberdinak –kale, parke eta plazak- gehien erabiltzen dituzten egun eta orduei dagokienez hiritarrek dituzten jokaera aldakorretara egokitu nahi du, orain eta etorkizunean. Izan ere, horrela zerbitzua eskainiko dugu asteburu guztietan eta hainbat esparrutan zerbitzua areagotuko dugu, baita, jakina, jai, jaialdi eta bestelako jardueretan ere”.
Guztira, orain arteko tresneriari gehituko zaizkionak dira: kaleak urarekin garbitzeko 3 kamioi; galtzadak garbitzeko 2 makina; espaloiak garbitzeko beste 6 (horietako bi elektrikoak, bereziki oinezkoentzako gune jakin batzuetan lan egingo dutenak); 5 kamioneta langileak garraiatzeko eta garbiketa zerbitzuen laguntzarako; 2 smart worket (garbitzeko gune handietan kale-garbitzaileak laguntzeko trizikloak); hosto-haizagailuak, eskorga berriak eta jantzi berriak.
Ekipamendu elektriko eta gasdun berriek, hartara, hobekuntza ekarriko dute giza eta ingurumen arloetan, inpaktuak eta CO2ko emisioak gutxituko dituztelako, espaloi eta galtzadak garbitzeko ur birziklatua erabiliko dutelako eta energia kontsumo txikiagoa izango dutelako, oro har.
Zerbitzu berrian beste neurri batzuk sartu dituzte, horiek ere zerbitzua indartu eta hobetzeko asmoz, zinegotzi getxotarrak azaldu duenez. Alde horretatik, esan du, “ordutegiak atzeratu ditugu zarata gutxitzeko eta bizilagunei enbarazu gutxiago egiteko, isilagoa den tresneria erabiliz. Izan ere, garbiketako bitarteko mekaniko guztiak zein langileak ordubete beranduago hasiko dira lanean, goizeko 6 eta 7retan, hurrenez hurren, orain arte bezala 5 eta 6tan hasi beharrean”.
Halaber, oinezkoen alderdiak sarriago garbituko dituzte, urtean birritan, udalerri osoan.
Arregik berriro azpimarratu du “zerbitzua udalerriaren beharrizanen errealitatera etengabe egokituz joateko erabakia, eta horretarako herritarren iritzia eta parte hartzea aintzat hartuko ditugu. Eta hori gauzatzeko, webgune bat jarriko dugu herritar guztien eskura, ohar, kexa eta iradokizunak utzi ahal izateko. Horiek zuzenean jasoko dituzte zerbitzuaren arduradunek, eta hiritarren pertzepzio-adierazleak ere egokituko ditugu”.
Azkenik, gogora ekarri du OCUren (Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundea) ikerketa bat, non Getxo estatuko laugarren tokian agertzen den bide garbiketa zerbitzuaz hiritarrek duten balorazioari dagokionez. Balorazio horren barruan, bigarren tokian agertzen da kale garbiketa, animalien gorotz bilketa, edukiontzien kanpoaldetako garbiketa eta pintada eta kartel garbiketari dagokienez. Getxoko Udalaren helburua da maila horri eustea edo, areago, hobetzea.
2017/04/24 Txema Lacha(e)k dio: Me interesa conocer la previsión de la limpieza con agua de la calle Andikoetxe, en la Zona delimitada entre la calle Trinidad y la calle Telletxe, que comprende los números 24 y 26, además del Colegio Infantil Haurtegui, pues está llena de polvo después de haber abierto una zanja, con la consiguiente obra, para instalar las tuberías del agua del nuevo edificio que se está construyendo en el número 27, esquina con Telletxe. Hace mucho tiempo que no pasa ninguna máquina, cuando hasta ahora lo hacía con regularidad. Gracias, Txema Lacha